Berriak Urola Erdiko enpresak, euren esperientzia eta ezagutza partekatzen

Urola Erdiko enpresak, euren esperientzia eta ezagutza partekatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

DSC 0912

Urola Erdiko Enpresa sarea osatzen duten 20 enpresa ordezkari inguru bildu ziren atzo Zestoan, Iraurgi Berritzen enpresekin egiten ari den lanketaren bueltan euren esperientzia eta ezagutza partekatzeko.

Ekitaldiaren helburuen artean Zestoako enpresen artean Iraurgi Berritzenek bailarako enpresekin duen erlazio harreman eredua barneratzea, erlazio eredu honen ondorioz azken urteetan enpresen behar konkretuetatik sortu diren proiektu iniziatiba desberdinak ezagutaraztea (sareko enpresen eskutik), erlazio eredu honen inguruko balorazio bat egin eta dinamika desberdinetan sartzeko lan ildo posibleak antzematea aipa daitezke.

Urteetan agentziaren markoan lanean ari diren KIMU BAT, TECNICUR, DOMUSA eta ALBERDI MEKANIZATUAK-en esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Bi urte bete berri dira Zestoako Udala Iraurgi Berritzen-en dinamikara batu zela eta bide batez, Zestoako herriko eragile eta biztanleei bere baitan lantzen diren proiektu eta zerbitzuetaz baliatzeko aukera eman zaiela. Zestoako lehiakortasun ekonomikoa bultzatu eta sustatzea helburu izanik, marko honetan aurrerapausoak ematen joatea bilatzen du enpresen arteko elkarretaratzeak. Hain zuzen, lan bileraren bigarren zatian lan dinamika baten bitartez, protagonismo guztia eman zitzaien enpresei, agentziarekiko erlazio ereduaren inguruko balorazio partekatu bat egin eta aurrera begira lanean jarraitzeko aukera emango duten lan ildoak identifikatuz.

"Berataratutakoen artean jasotako balorazioak oso positiboak izan dira, zenbait ondorio ateratzeko baliagarria izan delarik. Besteak beste, inguruko enpresa ehunaren arteko erlazioak estutzeko sareak ematen duen aukera ikustea, konfiantzazko harremanak indartzea eta elkarren artean esperientzia desberdinak partekatzearen garrantzia ere goraipatu zen atzokoan. Behar konkretuen arabera eskualdeko agentziarekin gertutik lana egiteko testuinguruak ematen duen aukera ere balorean jarri zuten bertaratutako enpresek".

Aurrera begira elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa lehenetsi zuten gerturatutako enpresek, bakoitzaren errealitatetik, gertutasunetik lanerako aukera konkretuak ikuskatzen joatea delarik erronka. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut