Uztailaren 23tik 27ra artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du Urkomek

2018/07/13, Ostirala - 08:46

Inprimatu

Artilearekin dauden arazoak ikusita, Urola Kostako Landa Garapaneko Elkartea- URKOMEk , artilea jasotzeko zerbitzua eskeiniko du Urola Kostan.

Horretarako, 50 ardi baino gehiago dituzten baserritar guztiekin, idatzi baten bitartez harremanetan jarri da, eta izendatutako puntuetara artilea eramateko aukera emango zaie. Baina puntu hauetara artilea duen edozeinek ere eramateko aukera dauka.

Artilera uzteko aukera aste guztian zehar izango da uztailaren 23tik 27ra bitartean. Artilea, solte utzi beharko da, inongo zakurik gabe.

Bilketa puntuak Urola Kostako Udal Elkatearekin eta Urola Erdiko Mankomunitatearekin adostuta, ondorengoak dira:

Azpeitia:

. Lapatx zabortegia. Ordutegia: :8:00 – 13:00 eta 15:00-18:00

Zarautz:

. Urteta zabortegia. Ordutegia: 8:30-14:00

Edozein zalantza argitzeko, ondorengo telefonora deitu: 943 81 65 00- Urkome.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut