Berriak Azkoitia da Naturgy eta Zine Akademiaren Zine Ziklo Ibiltaria egingo den hamar herrietako bat

Azkoitia da Naturgy eta Zine Akademiaren Zine Ziklo Ibiltaria egingo den hamar herrietako bat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Cartel Naturgy Azkoitia da konpainia energetikoak eta Zine Akademiak 2018ko Udako Naturgy Zine Ziklo Ibiltaria ospatzeko hautatutako hamar herrietako bat. Ekimenari esker, uztailaren 20an, ostirala, 22:00etan, Oteiza Frontoietan Vicente Villanuevak zuzenduriko “Toc Toc“ filma proiektatuko da. Aire libreko hitzordua izango da eta bertan izango da Vicente Villanueva zuzendaria, besteak beste, “Nacida para ganar” edo “Lo contrario al amor” filmeen egilea. “Toc Toc” pelikulako aktoreen artean daude Rossy de Palma edota Paco León.

Proiekzioaren ostean, bertaratzen direnek Vicente Villanueva zuzendariarekin solasaldiaz gozatzeko parada izango dute.

“Ziklo honek –diote Zine Akademiatik- estatuko zinerik onenaz gozatzeko parada eskaintzen du pantaila handian eta doan. 12. edizioa da oraingoa eta Cazorla, Azkoitia, Elche, Torrijos, Jerez de los Caballeros, La Muela, Ponteareas, Gijón, Cartaya eta Sabadell herri edo hirietatik igaroko da beste behin, zazpigarren artea hainbat txokotara zabalduz”.

Zikloarekin bidaiatuko duten tituluak, berriz, dira Abracadabra, "Toc Toc" eta La llamada komediak, "Oro" filme historikoa, "Tadeo Jones 2. El secreto del Rey Midas" animazioko pelikula eta Berlinale jaialdian opera primaren saria eskuratu zuen "Estiu 1993".

Ibilbide honetan zuzendari eta protagonistek ere parte hartuko dute eta ikuslegoarekin solasteko aukera aprobetxatuko dute zinemazaleekin errodajeetako bitxikeria eta pasadizoak partekatuz.

Pablo Berger edo Vicente Villanueva zuzendariak, edota Juan José Ballesta, Isabel Rocatti eta Marisol Aznar aktoreak dira parte hartuko dutenak, besteak beste.

Ciclo Zine Ziklo Ibiltariak 52.000 ikusle batu ditu 2013tik eta 85 hiritatik igaro da. Uda honetan bueltan da 32. Goya sarietararako izendaturiko fimeak nagusi izan diren aurreko edizioari jarraipena emanez.

 

Cartel Naturgy

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut