Berriak “Diaspora bisibilizatu behar da eta kanpoan dagoen kolektibitatea jabetu dadila zer esan nahi duen Euskadirentzat”

“Diaspora bisibilizatu behar da eta kanpoan dagoen kolektibitatea jabetu dadila zer esan nahi duen Euskadirentzat”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9830

Gaur goizean eman zaio hasiera gaur eta bihar Intsausti Jauregian egingo den Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroari. Kanpoan euskal komunitateak duen presentzia jorratuko dute adituek, migrazio eta mugikortasun fenomenoa, alegia. Javier Zubizarreta alkateak inauguratu du ikastaroa eta bidelagun izan ditu Gipuzkoako campuseko Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Fernando Tapia, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Gorka Álvarez, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendari Juan Bautista Mendizabal.

Gaur eta bihar artean, sei adituren artean hainbat gai sakonduko dituzte, hala nola, euskal diáspora eta Galiziakoa, Europako hegoaldeko emigrazio berria edota kanpoan den euskal gazteria.

Gorka Álvarezek esan duenez, ezinbestekoa da diáspora bisibilizatzea eta kolektibitatea bera kontziente izatea Euskadirentzat suposatzen duen guztiaz. Horixe da, hain justu, ikastaroaren helburua, aztertzea ze politika eta praktika abiatu, ze konpromiso hartu, kanpoan bizi den euskal komunitatearekiko.

Javier Zubizarreta alkatearen ustez, “sarritan euskal diaspora folklorearen eta erromantizismoaren ikuspegitik hartzen da, horrek azalean geratzeko duen arriskuarekin. Baina seguru nago hausnartzeko eta sakontzeko asko dagoela gai honen inguruan. Diasporak nor garen, nondik gatozen eta nora goazen erakusten digu”. Edonola ere, teknologiak eta garraioetan emandako aurrerapenek errotik aldatu dituzte harreman ereduak. Mugikortasuna erraztearekin batera, gero eta gehiago dira atzerriratutakoak. Hiru talde nagusitzen dira kanpoko euskal komunitatean Álvarezek azaldu duenez. ”Kanpoan bizi diren euskal herritarrak, nazionalitate espainola dutenak eta azken helbidea Euskadin dutenak, alegia, atzerriratuak eta baita gerra zibilean joandakoak ere, nahiz eta azken hauek adinagatik gero eta gutxiago izan; jatorri euskalduna dutenak, alegia, kanpoko Euskal Etxeetako bazkide direnak eta azkenik, euskaldunak izan gabe eta jatorri euskaldunekoak ez izan arren, euskalduna den guztiarekiko nolabaiteko afinitatea sentitzen dutenak“.

Ikastaroaren zuzendariak aipatu du behar beharrezkoa dela aurrerantzean garatu beharreko ekintzak finkatzeko eztabaida sortzea. Ateratako ondorioak 2019an ospatuko den Euskal Kolektibitateen Mundu Batzarrera eramango dituzte. Besteak beste, Álvarezek galdetu du ea garaia ote den, datorren urtean 25 urte beteko dituen legea eguneratzeko, euskal kolektibitateak artatzeko.

Bere aldetik, Fernando Tapiak euskal diaspora talentuarekin lotu du. “Euskal diaspora, besteak bezalaxe, talentuz betetako kutxa da. Gure Unibertsitatean, eta oro har, guer herrian talentu espezializatua behar dugu. Talentuaren beharra gure erakundeen kezka nabarmena da. Batetik, talentuaren sorketa, baina bestetik, kanpoan dagoen talentua erakartzea. Horregatik harridura eragiten du urte luzez altxor baliotsu horri onurarik ez atera izanak”.

Juan Bautista Mendizabalek Euskalerriaren Adiskideen Elkartea geroko euskaldunen senidetasunen aurrekaria dela esan du 1776an sortutako Bergarako Errege Seminarioari eta han ikasitako gazteei erreferentzia eginez.

Gogoratu dute gaur egun 191 Euskal Etxea daudela munduan zehar, 25 herrialdetan banatuta.

IMG 9835

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut