Berriak Xabier Munibe Haurreskolaren oharra

Xabier Munibe Haurreskolaren oharra

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

haurreskola Xabier Munibe Haurreskolak ondorengo oharra helarazi du:

"Xabier Munibe Haurreskolak matrikula garaia irekita jarraitzen duela gogorarazten du eta bide batez, aldaketa baten berri eman. Hemendik aurrera matrikula formalizatu ondoren, bi astera emango da haurraren matrikulazio onarpena. Orain arte, onarpena bidali eta egun batera edo bira iristen zen onarpena eta beraz, haurra has zitekeen haurreskolan. Hemendik aurrera, ordea, pare bat asteko epea beharko da.

 

Bukatzear dagoen ikasturte honetan zehar haurreskolako haurrak mugimendu libre eta berauen autonomiaz baliatuz, jolasean eta esplorazioan harremanak garatzen joan dira. Kanpoko espazioaz gozatzeko aukera handiak izan dituzte, aurten egin berri den estalpeari esker. Kanpoko espazioan mugimendu libre eta naturaz gozatzeko helburuarekin, aurrera doa gure proiektua.

Uztailean, haurreskolako ibilbidea amaitzen duten haurrei agur eta ondo izan esaten diegu. Plazer handia izan da baraien bizitzako etapa garrantzitsu honetan bidelagun izatea. Datorren ikasturtean gurekin jarraitzen dutenei gero arte bat soilik eta lehenengo aldiz etorriko diren haur eta gurasoei berriz ongi etorri handi bat!

Edozein zalantza duena, haurreskolatik pasa daiteke, Uztailaren 20ra bitartean hemen egongo baikara. Haurreskolako telefonoa berriz honokoa duzue, 943 08 07 37.

 Guztioi, ONDO PASA UDAKO OPORRAK!"

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut