Berriak Ostegunean irekiko da Intsaustin kanpoan bizi den euskal komunitatearen inguruko EHUren Udako Ikastaroa

Ostegunean irekiko da Intsaustin kanpoan bizi den euskal komunitatearen inguruko EHUren Udako Ikastaroa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

logo ikastaroak Ostegun honetan, uztailaren 12an, irekiko da Intsausti Jauregian egingo den EHUren Udako Ikastaroa: "Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean".

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatuta, Azkoitiko Udalarekin eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin lankidetzan, ikastaroa ostegunean eta ostiralean egingo da.

Helburua da datozen urteotan Kanpoan den Euskal Komunitatean egingo diren ekintzen gainean hausnartzea, XXI. mendeko kanpoko Euskal presentziari buruzko gogoeta analitikoa hasiz eta arakatze lan horri ikastaroaren hurrengo edizioetan jarraipena emateko bokazioarekin.

Horretarako kanpoan diren euskal gizataldeei, migrazioari eta mugikortasunari buruzko adituak bilduko dira. Gainera, ostegunean, 18:00etan, “Ilustrazioko Azkoitia” bisita gidatua eskainiko zaie partaideei. 

Egitaraua. Uztailak 12

9:30 Aurkezpena Azkoitiko Udaleko, Euskalerriaren Elkarteko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien eskutik.

10:15 “Diasporaren aurretik: kanpoko euskaldunak, kofradien, frontoien eta euskal etxeen artean“. Oscar Álvarez Gila – Euskal Herriko Unibertsitatea

11:45 “Galiziako diaspora berriak eta zaharrak: „Galizia de alén mar”-etik Galizia globalera”. Xosé Manoel Nuñez Seixas – Santiago de Compostelako Unibertsitatea.

12:45 “XXI. mendeko euskal presentzien (diasporak) paradigma berriaren analisiaren hiru oinarriak: Hunkiberatasuna, errealismoa eta eraginkortasuna”. Imanol Galdos Irazabal – Donostiako Udala

15:30 “Euskal mugikortasuna kanpoan: bere ez egotearen ikusgaitasunik bere egotearen ikusezinera eta aldibereko presentziara eremu digitalean“.  Catalina Uzcanga Lacabe. Deustuko Unibertsitatea.

16:30 Mahai-ingurua

18:00 “Azkoitia eta Ilustrazioa” bisita gidatua.

Egitaraua. Uztailak 13

9:30 “Europako Hegoaldeko emigrazio berria”. Carmen González Enríquez – Elcano Institutu Erreala.

10:30 “Kanpoan den euskal gazteria”. Marcos Muro Nájera. Eusko Jaurlaritza.

12:00 Eztabaida, galderak eta gogoetak.

13:30 Ikastaroaren amaiera. Maria Angeles Elorza – Eusko Jaurlaritza.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut