Berriak Azkoitia Ezagutzen programa didaktiko berria landu dute eskoletan

Azkoitia Ezagutzen programa didaktiko berria landu dute eskoletan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

D0101084

Udalak sustatuta, “Azkoitia Ezagutzen” programa didaktiko berria landu dute eskoletan. Programa honen helburua herriaren garapen historikoa ezagutzera ematea da, eta 10-12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Jada oporretan dauden arren, Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko 150 ikasle baino gehiago parte hartu dute.

Udalak herriaren ondare kulturala eta garapen historikoa ezagutzera emateko helburua du. Egitasmo honen barruan “Azkoitia Ezagutzen” programa didaktikoa eskaintzen zaie herriko irakasleei, hain zuzen, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin herriaren garapen historikoa lantzeko material egokitua. Programa honen bitartez, ikasleek udalerriko ezagutza sakona barneratuko dute. Horretarako, Historiaurretik gaur egun arte udalerriak izan duen garapena aztertzeko material didaktikoak eskaintzen dira.

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei “Aztarnak” izeneko atala zuzentzen zaie, Historiaurretik hiribildua sortu arte, eta 6. mailako ikasleei “Letrak” izenekoa, hiribilduaren sorreratik gaur egun arte. Baliabide erakargarriak sortu dira Azkoitiko izaerari keinuak eginez: herriko pertsonai esanguratsuak, eraikin eta leku kuttunak, ohitura zaharrak, testigantza, e.a, modu ludiko eta didaktikoan landuz. Finean, adin bakoitzari egokituriko ikas-unitateak garatu dira, Azkoitiko ikasleek herriaren ezagutzan sakontzeko.

D0101085

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut