Berriak Mintzalagunei omenaldia egingo zaie ekainaren 28an

Mintzalagunei omenaldia egingo zaie ekainaren 28an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

mintzalagunkartela

Mintzalaguneko bidelagunei, alegia, euskaldun berriekin euskara praktikatzeko biltzen diren euskaldun zaharrei, omenaldia egingo zaie datorren ostegunean, ekainaren 28an. 19:00etan izango da ekitaldia Udaletxean. Udalak eta AEK-k sustatuta, euskaldun berriek beren esker ona adierazi nahi die bidelagunei eskaintzen dieten denbora eta dedikazioagatik.

Ekitaldia irekia da eta beraz, herritar guztiak gonbidatuta daude bertara.

Euskaldun zaharrak eta berriak izango dira protagonistak.

Mintzalagun programaren zortzigarren urtea da aurtengoa. 39 lagunez osaturiko 10 taldek parte hartu dute azken edizioan. Egitasmoa abiatu zenetik 70 bat lagunek parte hartu dute.

Mintzalagun programari esker, astean behin biltzen dira bidelariak, euskara hobetu nahi duten euskaldun berriak, bidelagunekin, hau da, euskaldun berriei euskara maila hobetzen lagunduko dien euskaldun zaharrekin.

Aurten Mintzalaguneko bidelagunak omenduko dira baina ikusita euskaldun berriek ere meritu galanta dutela egiten duten ahaleginagatik, datorren urtean euskaldun berriei egingo zaie aitortza.

Ekainaren 28an

Arratsaldeko 19:00etan

Udaletxeko pleno aretoan

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut