Berriak Badator San Juan gaua

Badator San Juan gaua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3507

Jakina denez, aurtengo San Juan suan Marea Urdina izango da protagonista. Udalak, herriak, egitasmoari babesa erakutsi nahi dio egiten ari den ekarpenari lagunduz, alegia, autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta pairatzen duten pertsonen gizarteratzea bultzatu, gizarte justuago, berdinago eta inklusibo bat sustatuz. Ordu gutxi falta dira Balda Plazaz dantza eta musika jabetzeko. Horra egitaraua:

- Sua piztu aurretik, 19:30ean, Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko KANDIOLA dantza taldea eta Bizkargi Dantza Taldearen emanaldia.

- Musika Bandaren Kalejira

- 22:00etan, Balda Plazan, suaren piztuera, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin.

- Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak, "X. Zatoz Dantzara Balda Plazara” emanaldia eskainiko du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut