Berriak Andramaixetako VIII. Laburmetrai Lehiaketaren gaia EUSKARA izango da

Andramaixetako VIII. Laburmetrai Lehiaketaren gaia EUSKARA izango da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

saritua

Abian da Andramaixetako VIII. Laburmetrai Lehiaketa. Aurten, Euskaraldia egitasmoaren baitan kokatu nahi izan da eta arrazoi hori tarteko, euskara izango da gai nagusia. Hortik aurrera, umoreak, sormenak edota lan bakoitzaren maisutasunak aginduko du.

Lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea uztailaren 6ra arte luzatuko da eta laburmetraiak aurkezteko azken eguna abuztuaren 7a izango da.

Bi sari banatuko dira. Lehenengo lan sarituagatik 250 euro eta oroigarria jasoko ditu egileak edo egileek, eta bigarren saria lortzen dutenek 150 euro eta oroigarrria etxeratuko dituzte.

IKUSI HEMEN 2018ko ANDRAMAIXETAKO LABURMETRAI LEHIAKETAREN OINARRIAK

Iaz "Herri txiki infertu handi" laburmetraiak jaso zuen lehenengo saria. Ikusi aurreko edizioko lanak: 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut