Berriak Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

IMG 9096

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa osatu da Azkoitian. Genero, adin eta esparru ezberdinetako hamaika herritar erreferentek osatu dute taldea. Helburua orain beste herritarrak aktibatzea da 11 egunetan 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarriprest izateko. Ariketa hori azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da. Euskara Mahaiarekin batera, herritarrak animatzeko eta egitasmoari bultzada emateko konpromisoa hartu du hamaikakoak.

Kontxi Granado, Julene Iturbe, Patxi Larrañaga, Ainhoa Larrañaga, Luis Arregi “Izpizu”, So Saito, Itziar Urteaga, Eneritz Arrieta, Juan Antonio Beneitez “Toño”, Isi Sánchez, Josu Irizar eta Jon Perez dira hamaikakoa osatzen dutenak. Beste toki batzuetan egin den moduan, hamaikakoa osatzen duten lagunak euskararen enbaxadoreak izango dira eta ekimenaren berri ematen saiatuko dira parte-hartze arrakastatsua izan dezan Euskaraldiak.

IMG 9114

 

Euskaraldiak jarritako erronka da euskaraz hitz egiteko gaitasun handirik eduki ez arren, zerbait ulertu dezaketenekin euskaraz elkarrekin egitea ondorengo roletako bat hartuz 11 egunez:

Ahobizi zara

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.

Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.

Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jarrerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

Belarriprest zara

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.

Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jarrerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut