Berriak Zientzia eta Teknologia azoka egin dute bailarako ikastetxeek ikasturtean landutako proiektuak aurkezteko

Zientzia eta Teknologia azoka egin dute bailarako ikastetxeek ikasturtean landutako proiektuak aurkezteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8581

Bigarren urtez ospatu da Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia azoka. Bertan eskualdeko ikastetxeek, Iraurgi Berritzenen gidaritzapean eta Elhuyar Fundazioak lagunduta, ikasturtean zehar garatutako sei proiektu aurkeztu dituzte. Bertan izan dira Azkoitiko udal ordezkariak, Ana Azkoitia eta Marijose Arregi zinegotziak, Azpeitiko eta Zestoako alkateekin batera.         

“Zientzia eta teknologia alorretan, -esan du Ana Azkoitiak- talentua lantzeko aukera ematen du proiektu honek, ohiko ikasgaietatik apur bat atera eta beste konpetentzia edo gaitasun batzuk eskuratzeko aukera, alegia. Argi dago mundua azkarregi ari dela aldatzen eta mundu horren aurrean, hezkuntzak ezin duela erantzun berdinak ematen jarraitu. Ez hezkuntzak, ez gizarteak”. Testuinguru horretan proiektu borobila da ikasleak esparru berriak arakatzera bultzatzen dituen egitasmo hau.

Bailarako bost ikastetxek hartu dute parte. Azkoitiko Floreaga ikastetxeko DBH1eko ikasleak biologian murgildu dira eta ibaietako ekologia aztertu dute. “Ibaiko eta errekako landareak konparatu ditugu eta ikusi dugu errekan landare aberastasun handiagoa dagoela”. Esporak mikroskopioan aztertu dituzte eta dokumentazio lan paregabea egin dute.

Azkoitia BHIko DBH4ko neska-mutilek berriz kristalizazioa landu dute. Fosfato monoamonikoa, magnesio sulfatoa eta kobre sulfatoa destilatutako urarekin nahastu, likidoa solidotu eta kristalak sortzea lortu dute ikerketa lan baten ostean.

Azpeitiko Iraurgi ikastetxeko DBH2koek polimaker deritzan termoplastikoa erabiliz prototipogintza landu dute eta DBH4koek basoen dibertsitatea aztertu dute. Ikasberrikoek bikarbonatoa eta ozpina nahastu eta nahasketak zenbat karbono dioxido askatzen duen eta zenbat denboran jakiteko kalkulu ezberdinak landu dituzte.

Urola BHI zentrokoek slime deritzan eta oso modan dagoen masa elastikoa nola egiten den ikertzen ibili dira produktu ezberdinak probatuz

Ekimenak, Iraurgi Berritzenen sarearen baitan, orain bizpahiru urte identifikatutako beharrei erantzuna ematea du helburu. Hain zuzen ere, eragile-sarean, ikastetxe, udal nahiz enpresek hauteman dute eskualdean zientzia- eta teknologia-gaitasunak lantzeko beharra eta, testuinguru horretan, eskualde ikuspegitik, ezinbestekotzat jo da hezkuntzan zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzea.

Iaz landu zen ekimenarekin alderatuta zenbait berrikuntza ekarri ditu aurtengo edizioak eta bi fase nagusitan egituratu da hau. Batetik, eskualdeko ikastetxeetan, DBH eta Batxiler mailan zientzia eta teknologia alorrei lotutako irakasgaiak eskaintzen dituzten irakasleei, bi goizeko prestakuntza mintegia eskaini zaie. Bertan, proiektuen gidaritzarako oinarri metodologikoak ezagutzeaz gain esperientzia nahiz proiektu ezberdinak ezagutzeko aukera

Bigarren fasean, berriz, ikastetxeetako irakasleek mintegian jasotako jakintzak aplikatu eta ikasleekin proiektu ezberdinak garatu dituzte. Oro har, eskualdeko 8-10 irakasle eta 200 gaztetxo inguru aritu dira proiektu ezberdinen lanketan.

IKUSI ARGAZKI GUZTIAK

IMG 8555

 

IMG 8485IMG 8649

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut