Berriak Egun bat lehenago hasiko da 3x3 Futbol Festa

Egun bat lehenago hasiko da 3x3 Futbol Festa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ekainaren 22, 23 eta 24an Azkoitian ospatuko den 3x3 Futbol Festaren antolakuntzaileek jakinarazi dute egun bat lehenago hasiko dela.

Antolatzaileen arabera, izena emandako talde kopurua gehiegizkoa da partiduak hiru egunetara mugatzeko eta beraz, ostegunetik hastea erabaki dute, ekainaren 21etik hain zuzen.

“Ikusten dugu ezin dugula inor parte hartzeko aukerarik gabe utzi eta horregatik hartu dugu neurri hau. Aurten 153 taldek eman dute izena, hau da, iaz baino 23 talde gehiagok“ diote.

Erabakia ulertzea espero dute. Momentuz egutegia lantzen ari dira eta bukatutakoan helbide elektronikoaren eta www.azpeitiacup.com webgunearen bidez komunikatuko da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut