Berriak Harrera hunkigarria siriar errefuxiatuei

Harrera hunkigarria siriar errefuxiatuei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8204

Jesusen Lagundiko Migratzaileen Laguntzarako Zerbitzuak, Alboan GKEk, eta errefuxiatu siriarren aldeko nazioarteko Go Forward Europe taldeak elkarlanean Hospitalitatearen bideak egitasmoa dute martxan. Euren herrietatik etorkizun hobeago baten bila ihes egiten duten errefuxiatuekiko eta migratzaileekiko elkartasuna agertuko duen eta haien gizarteratzea ahalbidetuko duen kultura bat sustatzea dute helburu. Aldarrikapen hori gauzatzeko elkartasun ibilbideak antolatu dituzte. Gaur goizean ia ehun errefuxiatu siriarrek Aizpurutxotik Loiolara bitarteko bidea egin dute eta erakundeek harrera egin diete Loiolan. Bidelagun Iñigo Urkullu lehendakaria duela, bertan izan da Azkoitiko alkate Javier Zubizarreta errefuxiatuei babesa erakusteko xedez.

“Bestearen tokian -esan du Zubizarretak- jarriko bagina, eskuzabalagoak izango ginateke eta gure bihotzak handiagoak izango lirateke”. Sustraiak ahaztu gabe, abegi ona egiten dieten herriak ere gogoan izateko esan die, integratuz dauden tokian, dituzten eskubide eta betebeharrekin”.

Iñigo Urkullu lehendakariak, berriz, hiru hitz azpimarratu ditu: ongi-etorria, abegi ona eta elkartasuna. Errefusiatuek manifestu bat entregatu diote eta “Caminos de Hospitalidad” irakur zitekeen zapi urdina zintzilikatu diote lepotik.

Ekimenaren helburua da etorkizun hobeago baten bila ihes egindako migratzaileei harrera egin eta haiek gizarteratzeko toki bat aldarrikatzea. Errefuxiatu taldeak atzo Nafarroan egin zuen ibilbidea eta Xabierko Gaztelua bisitatu zuen. Gaur Urola bailaran izan ditugu.

Samer Hamati da gaur parte hartu duen errefuxiatuetako bat. Duela bost urte Portugalera iritsi zen Siriatik ihes egiteko beharra ikusita. Bragako Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta gaur egun, siriar errefuxiatuen koordinatzailea eta Go Forward mugimenduko kide da. Siria aipatzen duenean jendeari gatazka, gerra, etortzen zaiola burura esan du. Eta aldiz, badela beste Siria bat non kultura, musika eta jende atsegina dagoen. Berak Euskal Herria ere albistegietatik ezagutzen omen zuen eta ez orain dakienagatik.

Gogorarazi dute bigarren Mundu Gerratik izan den errefuxiatu-krisirik handiena jasaten ari dela mundua. Konpondu ezinezkoak diruditen gatazkak ditugu hainbat lurraldetan; esaterako, Sirian, Afganistanen eta Afrikako Adarrean. Hori dela eta, lurralde horietako herritar zibilak etengabe ihes egiten ari dira, beren bizitzak salbatzeko.

Gaurko ekimenak Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

 IMG 8056

IMG 8154

IMG 8112

IMG 8210

IMG 8168

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut