Berriak Patxi Larrañaga: “Jarraitu ezazue abesten”

Patxi Larrañaga: “Jarraitu ezazue abesten”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7969 1

“Jarraitu abesten”. Horixe da Patxi Larrañagak bere “Gure abestiak” liburuaren aurkezpen ekitaldian luzatutako mezua. Bertaratu zirenekin abesteko tartea hartuz aurkeztu zuen alea egileak. Familiaren eta lagunen konpainian, pasioz hitz egin zuen bere lanaz. “Euskal Herrian – esan zuen- dudarik gabe ohitura handia dugu bazkari eta afarietan edota “txikiteo-kantari” taldeetan abesteko. Nire liburu hauek -“Gure abestiak” eta “Nuestras canciones” – zuei laguntzeko balio badute, ni pozik izango naiz”. 500 abesti inguru jaso ditu.

Iraurgi Abesbatzaren eta Musika Eskolaren fundatzaileak duela urte batzuk kaleratu zuen “Gure abestiak” liburua eta oraingoan eguneratuta dakar, erdarazko “Nuestras canciones”ekin bilduma osatzen duelarik. Larrañagaren esanetan, jubilatu zenean hiruzpalau gai aukeratu zituen “okupatuta bizitzeko”. Horietako bat kantuen letrak eta partiturak biltzea izan zen “abesteko eta besteekin partekatzeko”.

“Hegoak ebaki banizkio” eta “Euskal Herriko semeak gara” kantuak abestu zituen atzoko aurkezpenean publikoarekin batera. Javier Zubizarreta alkateak esan bezala, ez kantatzeko ez dago arrazoirik. Materiala badugu.

Foru Aldundiaren izenean ekitaldian parte hartu zuen baita Maria Jose Telleria kultura zuzendariak eta hainbat udal ordezkarik.

IMG 7976

IMG 7952

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut