Berriak Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

kartela ni marea urdina naiz

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua hilaren 23an, San Juan bezperan. Autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta pairatzen duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko xedez, Gipuzkoako kosta igerian zeharkatzeko proiektua martxan jarri zutenetik asko izan dira jasotako babesak. Oraingoan Udala batu da Marea Urdinaren mezua zabaltzen laguntzeko.

“Helburu sozial bat duen egitasmoa da Marea Urdina eta guk horren atzean dagoen ahalegina eta kontzientziazio lana txalotu nahi ditugu, uste dugulako horrelako ekintzek laguntzen dutela gizarte justuago eta berdinago bat eraikitzen non denok dugun geure tokia”, dio Kultura zinegotzi Sonia Vazquezek.

 

Atzoko Kultura batzordean hartu zen erabakia.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut