Berriak Autodefentsa ikastaroaren bigarren saioa eskainiko da larunbat honetan Anaitasuna Kanku Eskolaren eskutik

Autodefentsa ikastaroaren bigarren saioa eskainiko da larunbat honetan Anaitasuna Kanku Eskolaren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4088

Udalak emakumeei zuzenduta abian jarritako ahalduntze ikastaroen baitan, larunbat honetan, ekainaren 9an, Anaitasuna Kanku eskolak bigarren autodefentsa saioa emango du Elkargunean. Goizeko 10:00etatik 13:00era izango da. Bertan, eskolako arduradunak diren Rita Juaristik eta Juan Murillok formakuntza fisikoa eta mentala emango diete bertaratzen diren emakumeei.

Ikastaroa irekia da eta interesa duen orok har dezake parte. Udalaren eta Kanku elkartearen asmoa da urte osoan eskaintzea autodefentsa saioak, hilean behin. Ikastaroak teoria eta prestakuntza fisikoa uztartuko ditu, baina helburua da ikasten den hura baliagarria, praktikoa eta eraginkorra izatea.

Autodefentsaz gain, ekainean Autoestimua Lantzeko Tailerra ere martxan jarri da. Asteazkenero izango dira saioak Miriam Herbónen eskutik 17:00etatik 20:00etara Elkargunean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut