Berriak Patxi Larrañagaren “Gure abestiak” liburuaren aurkezpena

Patxi Larrañagaren “Gure abestiak” liburuaren aurkezpena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 78201

Patxi Larrañagak “Gure abestiak” izenburupean, 500 abesti inguru bildu ditu liburu batean eta ekainaren 7an, ostegunean, udaletxean aurkezpen ekitaldia egingo da. Hitzordua 19:00etan izango da. Udalak eta Larrañagak herritarrak ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.

Patxi Larrañagak kantua eta musika maiteak izan ditu beti. Iraurgi Abesbatzaren eta Musika Eskolaren fundatzailea, oraingoan herritarrek ezagutzen dituzten ehunka kantu biltzen dituen liburua labetik atera berria du. 

Duela zazpi urte kaleratu zuen “Gure abestiak” izenburupean liburua baina orain gaurkotuta dakar. Euskarazkoekin batera, gaztelerazko kantuak “Nuestras canciones” liburuan bildu ditu. Bi aleek osatzen dute bilduma.

Abesti bakoitza bere letra eta pentagramarekin agertzen da liburuan.

Larrañagak lan hau “terapia” izan dela beretzat dio. Argi dagoena da sekulako meritua duela ondare musikal hori herritarren esku uztea. Gozatzeko eta abesteko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut