Berriak Udalak eta Visesak Idiakez Ederra azken honi ematea sinatu dute, obren egutegia ere zehaztuz

Udalak eta Visesak Idiakez Ederra azken honi ematea sinatu dute, obren egutegia ere zehaztuz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6292

Udalak eta Visesa Sozietate Publikoak hitzarmena sinatu dute. Akordioak jasotzen duena da Udalak Visesari Idiakez Ederra Etxea ematea bertan babes ofizialeko 14 etxebizitza eraiki ditzan. Alde biak leial eutsi diote hasieratik eraikina birgaitzeko hartutako konpromisoari eta udalbatzak eta Visesaren Administrazio Kontseiluak hitzarmena onetsi ostean, ofizialki akordioa sinatzea zen hurrengo urratsa proiektuak aurrera jarraitzeko, eta horrela egin da.

Aurreikusitako epeak ondorengoak dira: behin hitzarmena sinatuta, Visesak zortzi hilabeteko epea du obra lizentzia eskatzeko. Behin lizentzia eskuratuta, 2019ko urtarrilerako aurreikusten dena, obrak 2019ko urrian esleituko lirateke. Ondorioz, obren amaiera 2022ko lehen hiruhilekorako aurreikusten da eta urte bereko hirugarren hiruhilekoan entregatuko zaizkie etxeak jabeei.

Kanpotik ikusita, lanak geratuta daudela emango du datozen hilabeteetan

Azken aste hauetan, Idiakez Ederra Etxean sekulako mugimendua ikusi da, edo behintzat, 2009an aldamioak jarri zirenetik ikusi ez dena. Eraikinetik 408 tona hondakin atera ostean, datozen hilabeteetan kanpotik ikusita obrak geratuta daudela emango du, tramite administratiboak etenik gabe aurrera jarraitu arren. Halaber, datozen hilabeteak etxebizitzen exekuzio proiektua egiteko behar dira.

Horrela azaldu du Javier Zubizarreta alkateak: “Geldirik urteak egon ostean, azken lanek berriro eraikin horretan bizitza ikusiko den esperantza piztu dute herritarren artean. Eta horrela izango da. Hala ere, datozen hilabeteetan kanpotik dena geldi dagoela berriro emango du. Denbora horretan, hurrengo hilabeteetan, barne lana egingo da. Visesak proiektua landuko du, gero obrak esleitzeko. Konpromisoak argiak dira. Visesa buru-belarri murgildu da Idiakez Ederra etxearen birgaitze proiektuan eta dena bideratuta dago. Babes Ofizialeko Etxebizitzen eraikitzea martxan dago baina ulertzekoa den bezala, herritarrei nahi baino luzeago egingo zaie, guri bezala, bai Udalari eta bai Visesari eskutik joan gara hasieratik-eta”.

Garabia kendu dute

Duela egun batzuk kendu zuten Idiakez Ederra aurrean azken asteetan egon den garabia hondakinak ateratzeko eta obrak hasten direnean jarriko da berriro.

Beheko lokalaren erosketa

Halaber, hitzarmenaren arabera, Udala konprometitzen da Idiakez Ederra azpiko lokala erostera 215.000 eurogatik (gehi BEZ) 2020 amaierarako edo 2021 hasierarako. Lokalak egungo Jubilatuen Etxea ordezkatuko duen zentro zibikoa kokatuko da bertan.

IMG 6399

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut