Berriak Herri Jaiarekin baserritarrak kalera aterako dira igande honetan

Herri Jaiarekin baserritarrak kalera aterako dira igande honetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 2668

 IMG 2695

Nekazal produktuez, txahal erreaz eta sagardo dastaketaz gozatzeko aukera izango da igande honetan, ekainaren 3an, Azkoitian. Herri Jaiak festa kutsua emango dio egunari eta eguraldiak laguntzen badu, giro polita sortuko da.

Herri Jaia baserritarrak eta baserriko bizimodua txalotzeko sortutako ekimena da, baserriko produktuak balioan jarri, plazaratu eta kontsumitzaileak bertako produktuen kalitateaz jabetzen laguntzeko.

Aurten, nekazariek bederatzi postu jarriko dituzte Herriko plazan. Barazkiak, loreak edota gaztaia, eztia, ogia eta beste hainbat puntako produktu eskainiko dituzte.

Urtero bezala, Ikurriñaren plaza txahal erreketaren eszenatoki bihurtuko da goizean eta bertaratzen direnek Eusko Labela duen txahalaren okel pintxoak dastatu ahalko dituzte.

Pintxoei laguntzeko, etxe ezberdinek ekoiztutako sagardoa izango da. Betiko moduan txartelak eskuratu beharko dira pintxoak eta edatekoa eskatu aurretik.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean, haurrek ere izango dute dibertitzeko aukera. Goiko Losan puzgarriak jarriko dira.

 

Herri jaiak 18

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut