Berriak Anaitasunako neskei harrera beroa egin die Udalak

Anaitasunako neskei harrera beroa egin die Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7384

“Aurkariek zarata asko atera dute baina azkenean intxaurrak guk jan ditugu“ esan zuen atzo Javier Zubizarreta alkateak udaletxeko balkoitik eta Anaitasunako jokalariak alboan zituela. “Anaitasunak makina bat aldiz poza ekarri digu eta oraingoan gainera, neskak izan dira mailaz igo direnak“. Senior taldetik Emakumezkoen Euskal Ligan jokatzera pasako da klubeko nesken taldea. Atzokoan, Txerloia goraino beteta, 3-1 izan zen emaitza Eibarren kontra. Leire Ucinek, Maider Badiolak eta Tamara Ramosek sartu zituzten golak. Eta futbol zelaitik zoriona kalera eraman zuten gorrixek. Balda plazatik kalejiran atera ziren eta tradizioa denez, Barriketan Anaitasunako zapia zintzilikatu ostean, Udaletxera joan ziren klubeko ordezkariak eta jokalariak. Pozik agertu ziren entrenatzaileak ere, Jose Pedro Santizo Joxepe, Jokin Landa eta Eneko Zubizarreta. Ondo merezitako garaipena!

IKUSI HEMEN ARGAZKI GUZTIAK

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut