Berriak Javier Zubizarreta alkatea Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin bildu da

Javier Zubizarreta alkatea Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin bildu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

javier zubizarreta marcos muro

Javier Zubizarreta alkatea eta Iraurgi Berritzenen zuzendari Begoña Beobide, Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murokin bildu dira gaur goizean.

Bilera egitearen arrazoia bikoitza izan da. Batetik, Iraurgi Berritzenek koordinatzen duen Urola Erdiko Enplegurako Ekintza Plana aurkeztu die sailburuordeari, bailarako testuinguru sozio-ekonomikoaren berri xehetasunez emanez. Bestetik, bereziki, langabezia egoeran dauden pertsonei zuzenduriko formakuntza programak izan dituzte hizpide.

 

Enplegurako Ekintza Planaren baitan, gauzatu direnen proiektuen artean daude esaterako, www.urolanprest.eus webgunea edota kolektibo ezberdinetako langabetuei zuzendutako formakuntza programak.

Bidelagun izan dituzte Azkoitiko zinegotzi Ana Azkoitia, Izarraitz Lanbide Heziketako zuzendari Eduardo Sudupe eta Iraurgi Berritzenen proiektu koordinatzailea den Itziar Abarisketa.

IMG 7136 1

IMG 71811

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut