Berriak Udalak eta Herrixen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute merkataritza sustatzeko

Udalak eta Herrixen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute merkataritza sustatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

herrixen

Udalak eta Herrixen Merkatari Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Javier Zubizarreta alkateak eta elkarteko lehendakariak, Unai Azpiazuk, Sara Rodriguez teknikariarekin batera, herriko merkataritza sustatzeko konpromisoa berretsi dute.

Udalak 23.000 euroko diru-laguntza eman dio Herrixen elkarteari eta egoitza gisa erabiltzen duten lokala uzten jarraituko du.

Hitzarmenak jasotzen duen moduan, helburua da “herriko merkataritzaren lehiakortasuna eta eskaintza areagotzea da, errentagarria eta kalitatezkoa izan dadin, merkataritza-jarduera garatzeko dauden baldintzak, establezimenduen kudeaketa eta langileen prestakuntza hobetzea ahalbidetuko duten neurrien bitartez. Merkataritzako formatu eta gune berriak suspertzea da planteatzen dena, lehendik daudenak indartuz”.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut