Berriak Azkoitian lan egingo duten lau udaltzainek diploma jaso dute Arkauten prestakuntza ikastaroa gainditu ostean

Azkoitian lan egingo duten lau udaltzainek diploma jaso dute Arkauten prestakuntza ikastaroa gainditu ostean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

20180521 130739 resized

Guztira 38 udaltzainek, horien artean Azkoitian lan egingo duten lauk, jso zuten atzo Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza-ikastaroa gainditu dutela eta euren destinoetan udaltzain lanetan aritu daitezkeela egiaztatzen duten diploma. Ekitaldian Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia izan zen buru eta bertan egon zen Javier Zubizarreta alkatea. Baita Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrena, Segurtasun saileko hainbat kargudun eta udaltzain berriak lanean arituko diren gainerako udaletako alkate eta ordezkariak ere.

Javier Zubizarreta alkateak gizatasuna, errespetua eta osasuna aipatu zituen, elkarbizitzarako eta garapen sozialerako ardatz gisa. “Udaltzaingoaren oinarria kapital humanoa da, pertsonak. Zuek zarete. Kalitatezko zerbitzua emateko prestakuntza teknika eta humanoa ezinbestekoa da. Seguru nago gure kaleetan lan bikaina egingo duzuela”, esan zien udaltzainei.

Hitzaldien eta argazkien ostean, erritu bilakatu den “Txapelak gora” entzun orduko denek goraka bota zituzten, ekitaldiak festa kutsua hartuz.

Gasteizko, Tolosako., Errenteriako eta Azkoitiko 38 udaltzain berriek zazpi hilabete eraman dituzte prestakuntza ikastaroa egiten Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Aipatu prestakuntza ikastaroa egitea derrigorrezkoa da lanean aritzeko. Azkoitiak 15 udaltzain ditu.

20180521 124014 resized

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut