Berriak Floreaga eta Azkoitia BHI ikastetxeetako ikasleak udaletxean, klima aldaketari aurre egiteko proposamenak aurkezteko

Floreaga eta Azkoitia BHI ikastetxeetako ikasleak udaletxean, klima aldaketari aurre egiteko proposamenak aurkezteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

DSC 0019 3

Azkoitiko Eskolako Agenda 21en baitan, azken bi ikasturteotan Klima Aldaketaren inguruko lan sakona egin dute eskoletan eta aurten, klimak osasunean dituen eraginak izan dituzte aztergai. Floreaga eta Azkoitia BHI ikastetxetako 900 neska mutilek egin dute lanketa hau.

Hausnartutakoaren eta ikasitakoaren ondoren, ikasleak Javier Zubizarreta alkatearekin bildu berri dira egindako lanaren ondorioak ezagutarazi eta hainbat proposamen luzatzeko. Proposamenen artean, energiarekin, berdeguneekin, urarekin, mugikortasunarekin, bizikletekin eta bidegorriekin edota hondakinekin loturikoak daude.

Besteak beste, ikasleek Udalari egindako eskaeren artean daude eraikin publikoetan kontsumo baxuko argiak ipintzea edota energia berriztagarria sustatzea; herriko hainbat auzotan berdeguneak ugaritzea, ur gutxiago kontsumitzeko aurrezte sistemak instalatzea, trafikoa debekatzea eskola sarrera eta irteeretan eta udaltzain gehiago jartzea, edota zakarrontziak koloretan margotzea eta Trenbidearen Zumardiko zati bat txakurrentzat egokitzea. Egindako lanaren laburpena (PDF)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut