Berriak Azkoitiko X. Rallysprinterako dena prest dute antolatzaileek

Azkoitiko X. Rallysprinterako dena prest dute antolatzaileek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6667

Larunbat honetan izango da Azkoitiko X. Rallysprinta. Errebueltie Eskudeixek atzo aurkeztu zuen aurtengo proba eta itxura guztien arabera, ikuskizuna bermatuta dago.  Klubeko ordezkari Ion Zubiaurrek, Udaleko Kirol zinegotzi Angel Martinek, Euskadiko Automobilismo Federazioko presidente Angel Gurrutxagak eta lasterketa zuzendaria den Iñigo Cuestak hartu zuten parte agerraldian.

Aurtengo nobedade nagusia ibilbidean emandako aldaketan datza. Proba GI-63750 errepidean izango da, Azkoitia eta Elosu artean, hain zuzen. Elosuko txatartegian emango zaio hasiera. Gailurra baino lehen,  masa bidean sartuko dira ibilbidea osatzeko eta gero, Aizpurutxotik behera etorriko dira ibilgailuak. Proba eguerdiko 14:30ean hasiko da baina errepidea ordubete lehenago itxiko dute. Goiz osoan zehar autoak Azkoitiko plazan egongo dira.

Antolatzaileek Ipintza auzoan edo Ugarte Industrialdean aparkatzea gomendatu dute.

Aurten 52 partaidek eman dute izena. Horien artean, Iraitz Olariaga eta Mikel Madinabeitia azkoitiarrak. Lasterketa Euskal Txapelketarako eta Gipuzkoako Txapelketarako laugarren proba puntuagarria izango da.

Bestalde, antolatzaileen mezu nagusia segurtasunari dagokiona da. Toki seguruetan eta altuetan kokatzeko eskatu dute eta emandako ohar eta ahokuei jaramon egiteko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut