Berriak Maiatzaren 22an izango da Gu ere bertsotan jaialdia

Maiatzaren 22an izango da Gu ere bertsotan jaialdia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 2029

Maiatzaren 22an, datorren asteartean, izango da Baztartxo antzokian aurtengo “Gu ere bertsotan” jaialdia. 18:00etan hasiko da ikuskizuna eta 183 neska-mutilek hartuko dute parte aurtengo edizioan. Floreaga ikastetxetik, LH5 eta 6ko ikasleak igoko dira oholtza gainera eta Xabier Munibe Ikastolaren kasuan, DBH1eko gaztetxoak arituko dira bertsotan.

Ekitaldia irekia da beraz, doinu, neurri eta errimez gozatzea gustuko duen edonor bertara daiteke, ikasle, irakasle eta gurasoez gain.

“Gu ere bertsotan” Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak elkarlanean daramaten proiektua da 2008-2009 ikasturtetik hona. Martin Altunak zuzendu ditu aurtengo ikasturtean saioak eta ikuspegi pedagogiko batetik, nagusiki lau arlo lantzen dira: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut