Berriak Madariaga auzoko elkargunea inauguratu dute

Madariaga auzoko elkargunea inauguratu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6608

San Isidro eguna aukeratu du Udalak Madariaga auzoko elkargune berria inauguratzeko. Perratokia eta garai batean biltegi gisa erabiltzen zen eraikina pentsua eta bestelakoak inguruko baserrietara zabaltzeko, guztiz eraberritu eta elkargune bihurtu da auzotarrentzat. Gaur ikusi dute auzotar askok elkargune berria. Sukaldea, bilera gela, informatika gela, biltegia eta komunak ditu. Komunek erabilera publikoa izango dute gainera. Gunearen kudeaketa auzotarren esku geratuko da. Baliabide garrantzitsua izango da elkargunea bizilagunentzat, beharrezkoa, auzoari bizitza emateko. 

“Proiektu honetan intentziorik onena jarri dugu eta intentzio horrek duen indarra izan dezatela erabiltzaileek ere, horrek batuko gaitu-eta. Goza dezazuela -esan die auzokoei- eta sor daitezkeen liskarrak zuzentzeko ere balio dezala toki honek, Madariaga auzoari bizirik eta zoriontasunez eutsiz”, adierazi du Javier Zubizarreta alkateak.

Lanak 151.480 euro kosta dira eta barruko ekipamendua 26.771 euro. Eraikina birgaitzeko Eusko Jaurlaritzak 107.070 euroko laguntza eman dio Udalari.

IMG 6640

IMG 6599

Gune berriaren inaugurazio ekitaldian. 

IMG 6577

IMG 6647

Garai batean Castorren taberna zenak gaur ateak zabaldu ditu eta hamaiketako ederra egin dute denek San Isidro eguna behar bezala ospatzeko. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut