Berriak Musika egingo da jabe asteburu honetan Azkoitian

Musika egingo da jabe asteburu honetan Azkoitian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Asteburu Musikala izango da datorrena. Punta-puntako lau kontzertu eskainiko dira ostiralean eta larunbatean. Hirukote bat izango da eszenatokira igotzen lehena. Ignacio Arakistain eta KontzertuaItziar Beitia pianistak eta Claudia Alduncin klarinetistak kontzertua eskainiko dute maiatzak 18an, ostirala, Elkargunean, 19:30ean. Hirurak ibilbide polita ari dira egiten musika munduan.

Bigarren hitzordua Passepartout musika taldearen eskutik izango da egun berean, alegia, maiatzaren 18an. Taldeak bere bigarren lana, “Sinergia” diska berria aurkeztuko du Baztartxo Antzokian, 22:30ean.

Itziar Beitiak,  Jontxu Apek,  Ruben Lizarraldek, Tomas Lizarazuk eta Xabi Arrietak osatzen dute taldea eta 12 abestiko diska atera berri dute labetik.Ilusioz aurkeztuko dute aste honetan herrian.

Musika maitaleentzat beste bi hitzordu izango dira larunbatean, maiatzaren 19an. 12:30ean, Kontzejupean, Getariko eta Azkoitiko Musika Bandak elkarrekin kontzertua emango dute. Eta arratsaldez, Santa Kutz komentuan Udaberriko Musikaldiaren baitan, Duo L’Incontro arituko da 18:30etik aurrera, Itziar Lujanbio oboearekin eta Francesca Romana arparekin, hain zuzen.

Lau emanaldiak doan izango dira. 

 

0008704344 100

 select2

ASTEBURU MUSIKALA txikia kartel

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut