Berriak Azkoitia Lagunkoiak topaketa antolatu du asteazkenerako herritarren iritzia jasotzeko

Azkoitia Lagunkoiak topaketa antolatu du asteazkenerako herritarren iritzia jasotzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6520

Azkoitia Lagunkoiak topaketa antolatu du asteazken honetarako, maiatzaren 16rako. Hitzordua goizeko 10:00etan Elkargunean izango da eta talde sustatzaileak herritarrak animatu nahi ditu bertara joan eta euren iritzia ematera eguneroko bizitzan eragina duten hainbat arloren inguruan. Gaur aurkeztu dute ekimena taldeko kide diren Nekane Plazaolak eta Jose Mari Floresek eta Nekane Larrañaga Ongizate zinegotziak.

Azkoitia Lagunkoiak, Udalarekin elkarlanean, inkesta bat burutu zuen iaz eta ia 600 lagunek parte hartu zuten galderei erantzunez. Orain, emaitzak partekatu eta beste urrats bat eman nahi du talde eragileak aurrera egiteko. Inkesta bidez, gainera, jendeak parte hartzen jarraitzeko prestutasuna agertu zuen eta guzti haiei ere gonbidapena luzatu nahi zaie.

Azkoitia Lagunkoiak aztertzen dituen arloak dira etxebizitza, garraioa, aire libreko espazioak, parte-hartzea, inklusioa, komunikazioa edota osasun eta gizarte zerbitzuak.

« Azken finean ekimen honekin herritarren ongizatea orokorrean, eta bereziki zahartzen doazen pertsonen ongizatea hobetzeko adin guztientzako herri lagunkoi bat eraikitzea dugu helburu ».

Asteazkeneko bilera irekia da eta edonork har dezake parte. Baina bigarren saio bat ere antolatu du Azkoitia Lagunkoiak egun berean. Goizean herritarrei zuzenduriko topaketa egingo du eta arratsaldez merkatariekin bilduko da. Bigarren saio honen helburua da merkatariei orientabideak ematea euren establezimenduak lagunkoiagoak izateko. “Establezimendu Lagunkoia” ekimenari esker, dendariei doan laguntza emango zaie negozioa lagunkoiago egiteko.Merkatariekin saioa asteazkenean 15:00etatik 16:00etara izango da Elkargunean. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut