Berriak Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak indartuta ekingo dio datorren ikasturteari, eskaintza lan merkatura egokituta

Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak indartuta ekingo dio datorren ikasturteari, eskaintza lan merkatura egokituta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6287

Udaletako, Iraurgi Berritzeneko, Glual eta Juaristi enpresetako eta Izarraitz Lanbide Hezieta zentroko ordezkariak.

Izarraiz Lanbide Heziketa zentroak fase berri bati ekin zion iazko ekainean Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHItik bereizita, hain justu, identitate propioa hartu eta Lanbide Heziketako eskaintza indartzeko xedez. Urola Erdiko Udalek, enpresek, Iraurgi Berritzenek eta, nola ez, zentroak berak, sekulako ahalegina egin dute eskolako formakuntza eskaintza lan merkatura egokitzeko, alegia, ikaslegoaren profila eta enpresek behar dituzten langileen profilen ezaugarriak parekatzeko. Bide horretan, jauzi bat eman da eta gaur jakinarazi dute arduradunek azken berria. Datorren ikasturtetik aurrera, ziklo berri bat jarriko da martxan: Mekatronika Industriala. Eduardo Sudupe eskolako zuzendariak esan duen moduan, makinen muntaia eta mantenimendurako prestatzen dira ikasleak ziklo berri honetan.

Javier Zubizarreta alkateak enpresen, udalen, Iraurgi Berritzenen eta eskolaren arteko elkarlana txalotu du. “Sustraia da –esan du- non gauden, zer nahi dugun, eta nahi dugun hori lortzeko zer behar dugun ikustea, eta elkarrekin lan egitea egin dugun moduan“.

Ziklo berria aurkezteko Udaletako, Iraurgi Berritzeneko, enpresetako eta eskolako ordezkariak bildu dira. Begoña Beobide, Iraurgi Berritzenen zuzendariak adierazi duenez, bailaran 500 enpresa inguru daude eta “afiliatuen %41 inguru industrian ari dira lanean“. Datu hau esanguratsua da Gipuzkoan %22 ingurura jaisten delako portzentaia“. Portzentaiak bailararen izaera industriala islatzen du.

Halaber, Iraurgi Berritzenen datuen arabera, 2018an Enplegu Zentroan kudeatzen ari diren 102 lan eskaintzetatik 48, hau da, %47, enpresa industrialetako beharrak betetzeko dira. Ildo beretik doaz iaz Iraurgi Berritzenek 36 enpresen artean egindako azterlanaren ondorioak. Azterketaren arabera, hiru urteren buruan, 202 lanpostu sortzeko aukera ikusi zen eta 202 lanpostu horietatik, 143 Mekatronika Industrialari dagozkienak dira.

Arduradunek laneratze tasa azpimarratu dute. Dugun industria sarea ikusita Mekatronikako ikasleek lana izango dutela dirudi.

Erronka da emakumeak Lanbide Heziketara erakartzea eta Lanbide Heziketaren baitan industriari lotutako zikloetara. Batxilergotik ateratzen diren ikasleen artean, %25ak aukeratzen du Lanbide Heziketa eta %75ak unibertsitateko graduren bat.

Generoari erreparatzen badiogu, gizonezkoetan Lanbide Heziketa aukeratzen dutenen artean, profil industrialeko zikloaren aldeko apustua egiten du %75ak. Emakumezkoetan, ordea, %15 da Lanbide Heziketa hartzen dutenen kopurua eta inork ez du industriarekin lotutako formakuntza hautatzen.

IMG 6238

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut