Berriak Udaleko Gazteria sailak aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du Azkoitian

Udaleko Gazteria sailak aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du Azkoitian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

BEGIRALE KARTELA 1 1

Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak, Gazteria zerbitzuen bitartez, Aisialdiko Begirale Ikastaroa antolatu du Azkoitian. Lehenbiziko aldia da begirale titulua lortu ahal izateko horrelako ekimen bat martxan jartzen dela herrian bertan.

Ikastaroa 310 ordukoa da. 150 ordu teorikoak izango dira eta beste 160, praktikoak. Ekainaren 25etik uztailaren 27ra emango da ikastaroa Elkargunean, Egunean sei orduko saioak izango dira. Partaideek lortuko duten begirale titulua Eusko Jaurlaritzak emandakoa izango da. Kurkudi eskola arduratuko da ikastaroaz.

Parte hartzeko beharrezkoa da 2018an 18 urte egitea eta praktikak egin aurretik 18 urte beteta izatea.

Izen-ematea zabalik astelehenetik aurrera

Maiatzaren 14tik 23ra bitartean egin ahalko da izen-ematea Elkarguneko Gazteria zerbitzu bulegoan arratsaldez, 17:00etatik 19.30era. Informazio gehiago jasotzeko ere bertara jo daiteke.

Diru-laguntzak

Ikastaroaren prezioa 450 eurokoa da baina Azkoitiko Udalak diru-laguntza emango die ikastaroan %100eko bertaratzearekin parte hartzen duten azkoitiarrei.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut