Berriak Azkoitia Lagunkoiak herriko establezimenduak lagunkoiagoak izateko egitasmoa abiatuko du

Azkoitia Lagunkoiak herriko establezimenduak lagunkoiagoak izateko egitasmoa abiatuko du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

logo

Azkoitia Lagunkoiaren talde sustatzailea, Udalarekin elkarlanean, gogor ari da lanean “zahartzen goazen heinean gure bizitza herrian egiten jarraitzeko aukera izan dezagun”. Ibilbide horren baitan, Azkoitian “Establezimendu Lagunkoia” ekimena jarriko da martxan. Dendei, enpresei, adineko pertsonak erakartzen laguntzeko kostu murritzeko edo kosturik gabeko aholkuak ematen zaizkien heziketa kanpaina da. Alegia, establezimendua bezeroarentzat lagunkoiago egiteko bidea.

Hori guztia azaltzeko Azkoitia Lagunkoiak bilera deitu du maiatzaren 16rako. Elkargunean egingo da arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara bitartean. Hitzordura joateko, alde aurretik abixatzea eskatu dute arduradunek. Deitu 608 31 30 24 zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera

Egitasmoan parte hartzen duten establezimenduek lagunkoitasun zigilua eskuratzeko aukera izango dute. Eskuorria (PDF)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut