Berriak Madariagako perratokia, auzotarrentzat topagune

Madariagako perratokia, auzotarrentzat topagune

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

961a5d5a df5f 4d27 a948 0a32e1d087a2

Udalak goitik behera berritu du Madariaga auzoko perratokia, bertakoentzat kalitatezko zentro zibikoa edo elkargunea eraikiz. Obrak 151.480,01 euro kosta dira eta barruko ekipamendua 26.771 euro. Edonola ere, Udalak 107,070 euroko diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik proiektua gauzatu ahal izateko gunea birgaituz.

Eraikina Azkoitiko Parrokiarena da eta aurrez Udalak hitzarmena sinatu zuen ekimena aurrera eraman ahal izateko.

Guneak guztira ia 120 m2 ditu. Biltegia, informatika gela, sukaldea, bilera-gela eta bainugela hartzen ditu.

Erabilera

Auzotarrek festak antolatzeko edo jaietan pintxoak prestatzeko, ikastaroak emateko edo sor daitezkeen beste hainbat beharretarako erabiliko dute espazioa. Auzotarren esku geratzen da gunea.

Inaugurazioa ekitaldia

San Isidroak, Madarixako Pestak, ospatuko dituzte auzoan asteburuan eta maiatzaren 15ean, asteartean, San Isidro egunean inauguratuko da elkargunea. Eguerdiko 12:00etan izango da, hamaiketakoaz gozatuz.

07a97657 bf45 40f3 b864 c60f690cb899

64f45dd0 763d 46db 9690 99feaac84994

9f20f5f0 a451 4d92 b7db a381dc10f442

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut