Berriak Hitzordu bikoitza larunbat honetan Santa Kutz komentuan: bisita gidatua eta Sicut Pratum Taldearen kontzertua

Hitzordu bikoitza larunbat honetan Santa Kutz komentuan: bisita gidatua eta Sicut Pratum Taldearen kontzertua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

SICUT PRATUM 2016 2

Larunbat honetan, maiatzaren 12an, hitzordu bikoitza dugu Santa Kutz komentuan. Batetik, arratsaldeko 17:00etan, bisita gidatua egingo da Ezkutuko Altxorrak egitarauaren baitan, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. Bisitaz gozatu nahi dutenek, aipatu orduan bertara agertu besterik ez dute, bisita doakoa eta irekia baita. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea ere. Bisita gidatuaren ostean, musika egingo da espazioaren jabe. Udaberriko Musikaldiaren 27. edizioak Sicut Pratum Taldearen kontzertua dakar, Aitor Furundarena akordeoilariarekin eta Tolosako Hodei Abesbatzarekin batera. Kontzertua ere doakoa da eta 18:30ean izango da. Nahi dutenek Udalak jartzen duen autobus zerbitzua erabil dezakete bertaratzeko eta bueltatzeko. Autobusa 18:00etan aterako da Consum Eroski paretik eta kontzertua amaitu ostean jaitsiko da.

 

SICUT PRATUM TALDEA

David Azurza tolosarrak eta Christine Leboutte belgikarrak, biak ibilbide luzeko kantariak, parte hartu zuten Israel Galan eta Akram Khan dantzarien Torobaka izeneko ikuskizunean 2014tik 2016ra bitartean. Indiatik egindako bira bukatzerakoan hango promotore batengandik jaso zuten enkargua musika sakroen inguruko egitarau bat osatzeko.

Bi kantariek, eskarmentu handikoak biak, bata kantu koral eta klasikoan eta bestea Italiako kantu herrikoian espezializatua, gonbitea onartu zuten eta Sicut Pratum taldea sortu zuten Miren Garikano eta Juliette Van Peteghem kantariak eta Aitor Furundarena akordeoilariarekin. Aurkezten duten egitarau garai eta estilo ezberdinetako musika sakroz osatua dago, gregorianotik hasita musika garaikidera iritsi arte eta Italiako kantu herrikoietatik pasatuz. Programa hori Gipuzkoako hainbat herritan aurkeztu da arrakasta handiz.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut