Berriak EHUren Udako Ikastaroa Azkoitian: “Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean”

EHUren Udako Ikastaroa Azkoitian: “Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

udako ikastaroak

Uztailaren 12an eta 13an, 2018ko EHU/UPVko Udako Ikastaroen baitan, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolaturik, Azkoitiko Udalarekin eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin lankidetzan, "Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean" izeneko ikastaroa egingo da Azkoitiko Intsausti Jauregian.

Ikastaro horren helburua da eztabaida finkatzea, datozen urteotan, Kanpoan den Euskal Komunitatean egingo diren ekintzen gainean. Hots, XXI. mendeko kanpoko Euskal presentziaren gaineko gogoeta analitikoa orain hasiz eta arakatze lan horri ikastaroaren hurrengo edizioetan jarraipena emateko bokazioarekin. Eztabaidak ondorio argietara eraman behar gaitu, gero politika publikoak garatzeko.

Horretarako kanpoan diren euskal gizataldeei, migrazioari eta mugikortasunari buruzko adituak bilduko dira, eta horren bitartez:

  • Aldizkako foroa sortu behar da kanpoan den euskal presentziak dituen ahalmenen gainekoa, ikusteko horrek nola lagun ahal duen Euskadi arrakastatsuago eta lehiakorragoari izan dadin globalizatuta dauden egungo Europan eta Munduan.
    Politika bat zehaztu behar da Euskadi kanpoan erakusteko XXI. mendean: Hemendik aurrera zer praktikak garatu behar diren, eta zer konpromiso landu behar diren kanpoan bizi den Euskal Komunitatearekin.

Ikastaroaren esteka ondorengoa da: https://www.uik.eus/eu/migracion-y-movilidad-en-la-comunidad-vasca-en-el-exterior

Matrikula epea zabalik dago jada. JAITSI EGITARAUA (pdf)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut