Berriak Emakumeak ahalduntzeko ikastaroen baitan, autodefentsa saioak emango ditu Anaitasuna Kanku Karate Elkarteak

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroen baitan, autodefentsa saioak emango ditu Anaitasuna Kanku Karate Elkarteak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6059

Udalak antolaturiko emakumeak ahalduntzeko eskaintzaren baitan, autodefentsa ikastaroak emango ditu Anaitasuna Kanku  Karate Elkarteak maiatzaren 12tik aurrera. Ikastaroak hileko bigarren larunbatetan izango dira urte osoan zehar Elkargunean 10:00etatik 13:00era bitartean. Gaur aurkeztu dute ekimena udaletxean Nekane Larrañaga zinegotziak eta Kanku elkarteko arduradunek, Rita Juaristik eta Juan Murillok.

Autodefentsa ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute maiatzaren 11 bitartean, udaletxeko Harrera Bulegoan edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzita. Parte hartzea emakume guztientzat zabalik dago eta doakoa da.

Juaristik eta Murillok ibilbide oparoa dute bai karaten eta bai autodefentsan. Juaristi 4. Dan mailarako izendatu du Karateko Euskal Federazioak eta Murillok 6. Dan maila du. Duten profesionaltasuna ukaezina da “eta benetan eskertzekoa” Nekane Larrañagak aitortu bezala, autodefentsa ikastaroa doan emateko erakutsi duten prestutasuna eta borondatea, herriari ekarpen bat egite aldera.

Saioei buruz, Murillok esan du ez dela azaleko prestakuntza. “Formakuntza da emango duguna. Formakuntza fisikoa eta mentala”. Bere esanetan, intuizioak, esaterako, alerta-egoeran jartzen gaitu eta gorputz-teknikez gain, beste hainbat tresna daude eraso egoera batean lagungarriak direnak. “Ohartu ez arren, eraso baten aurrean boligrafo edo giltza bati esker onik atera zaitezke”.

Ikastaroak teoria eta prestakuntza fisikoa uztartuko ditu, baina helburua da ikasten den hura “baliagarria, praktikoa eta eraginkorra izatea. Zertarako irakatsi mila teknika, bakar bat erabiltzen ez badakizu?”.

Ekainean Autoestimua Lantzeko Tailerra

Maiatzean autodefentsa ikastaroa abiatuko da eta ekainean, hileko lau asteazkenetan, 17:00etatik 20:00etara Autoestimua Lantzeko Tailerra emango du Miriam Herbónek. Saio hauetarako izen-ematea maiatzaren 25era arte luzatuko da.

autodefentsa

 

autoestimu tailerra1

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut