Berriak Udal Plangintzarako Aholku Batzordearen deialdia

Udal Plangintzarako Aholku Batzordearen deialdia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udal Plangintzarako Aholku Batzordea ostiral honetan, maiatzaren 4an, 19:00etan bilduko da Udaletxeko udalbatza aretoan eta deialdia luzatzen zaie bertaratzeko interesa duten herritar guztiei.

Udalak Hirigintza Arauen Testu Baterginaren 4. Aldaketa dokumentuaren izapidetze prozesua abian du eta martxoaren 9ko GAOn argitaratu zen hasierako onespena. Prozedurari jarraipena emateko Udal Plangintzako Aholku Batzordea aste honetan bilduko da.

Aldaketak ondorengo guneei eragiten die:

  1. San Juan: Hiri eremu industrial urbanizatua da. Plangintza aldatuz eraikigarritasuna handitu nahi da.
  2. Basarte: izaera industrial kontsolidatua duen eremua da lursail bat izan ezik. Kontraesan bat dago lursail jakin batean baimendua dagoen gainazalaren okupazioa eta aurreikusten den eraikigarritasun gehikuntzaren artean. Zuzenketa hori egiten da dokumentuan.
  3. Izagirrejandalo: lurzoru industriala agortuta dagoenez, beharrezkoa da lurzoru berriak sailkatzea. Izagirrejandalo inguruko azterketa egin zuen Udalak eta helburua da udalerriak dituen beharrei erantzungo dien industrialde berria sortzea.
  4. Lurzoru urbanizaezina: indarrean dagoen plangintza egungo beharretara egokitzeari ekiten zaio.
  5. San Martín: dokumentuak eremua antolatu eta arautuko duen Plan Berezi bat idazteko eta geroago, onartzeko beharra proposatzen du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut