Berriak Oñatiko Ganbara Abesbatzak irekiko du larunbat honetan 27. Udaberriko Musikaldia

Oñatiko Ganbara Abesbatzak irekiko du larunbat honetan 27. Udaberriko Musikaldia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

oñatiko ganabra

Oñatiko Ganbara Abesbatza.

Urteroko hitzorduari leial eutsiz, bueltan dira Santa Kutz komentuko maiatzeko larunbat musikalak. Udaberriko Musikaldiaren 27. edizioa indartsu dator eta publikoa ohitua duen moduan, kalitatezko egitarauarekin. Kontzertu guztiak irekiak eta doakoak dira. Larunbat honetan, maiatzaren 5ean, izango da lehenengoa. Oñatiko Ganbara Abesbatzak zabalduko du zikoa arratsaldeko 18:30ean. Udalak autobus zerbitzua jarriko du emanaldiez gozatu nahi dutenentzat. Autobusa 18:00etan aterako da Consum Eroski aurretik eta kontzertu ostean, jaisteko zerbitzua ere izango da. 

Oñatiko Ganbara Abesbatzak Ganbara Orkestra izango du bidelagun, Aitor Biainen zuzendaritzapean. Serenity: XX eta XXI mendeko doinuak ikuskizuna taularatuko dute. Ahots mistoen abesbatza 1994ean eratu zen. 12 gaztek sortu zuten musika korala mailarik gorenenera eramateko xedez. Ordutik taldea hazitzen joan da eta gaur egun 30 lagun inguru dira.

Eskainiko duten kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengo zatia, besteak beste, Stopford, Whitacre, Sarasola, Essenvalds, Gjeilo, Elberdin, Nysted edo Miskinis konpositoreen obretan oinarrituko da. Bigarrena, berriz, orquestra eta abesbatzarako Gjeiloren monografikoa izango da.

musikaldiaAzkoitiaBerria musikaldiak3 1 Maiatzaren 12an, Santa Kutz komentuan Sicut Pratum Taldea eta Tolosako Hodei Abesbatza izango dira. Aurkeztuko duten egitaraua garai eta estilo ezberdinetako musika sakroz osatua dago, gregorianotik hasi eta musika garaikidera iritsi arte, Italiako kantu herrikoietatik pasatuz. Emanaldia Gipuzkoako hainbat herritan aurkeztu dute jada arrakasta handiarekin. Aitor Furundarena akordeoian dela, David Azurza tolosarrak eta Christine Leboutte belgikarrak oholtza partekatuko dute taldeko Miren Garikano eta Juliette Van Peteghem, eta Tolosako Hodei Abesbatzako kideekin.

Hirugarren kontzertua, maiatzaren 19koa, Duo L’Incontrok eskainiko du. Francesca Romana di Nicola harpistak eta Itziar Lujanbio oboejoleak osatzen dute bikotea. Musikenen ezagutu ziren elkar eta hiru urteren buruan, berriro elkartu dira punta-puntako errepertorio zabal bat eskaintzeko.

27. edizioari amaiera jartzeko Khami eta Kalakan izan dira aukeratuak. Mugak proiektua garatzeko indarrak batu dituzte energiaz eta magiaz beteriko ikuskizuna sortzeko. Kantua eta perkusio dira nagusi. Mugak ikuskizunak tradizioa eta modernitatea batuko ditu, ikerketa eta entretenimendua aldi berean. Konexio eta fusio handi honetan txalaparta, alboka, panderoa edo txirularen aintzinako soinuak munduko beste instrumentuekin nahastuko dira, tradizio musikal desberdinen mugak hautsiz.

KLIKATU HEMEN  EGITARAUA JAISTEKO

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut