Berriak Gazteria zerbitzuak Nerabeen Afari-Erromeria antolatu du apirilaren 27rako Elkargunean

Gazteria zerbitzuak Nerabeen Afari-Erromeria antolatu du apirilaren 27rako Elkargunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

afari erromeria

Lehenengo aldiz, Azkoitiko Udalaren Gazteria zerbitzuak “Nerabeen Afari-Erromeria” antolatu du, Artxamendi Topalekuaren eskutik. Apirilaren 27an jarri dute hitzordua eta Elkargunean izango da.

Afaltzera joateko beharrezkoa da aurrez Elkargunean kokatuta dagoen Gazteria zerbitzu bulegoan izena ematea partaide kopurua mugatua baita. DBH1etik DBH4ra artekoei luzatu zaie gonbidapena. Afaria bost euro kostako da iluntzeko 20:15ean izango da Elkargunean.

Erromeria 21:30ean hasiko da eta erromerian dantzara hurbildu nahi duen DBH1etik gorako edonork du aukera.

Musikari lanetan nerabeak arituko dira baina Iñigo Galdos trikitailaria  ere bidelagun izango dute bere lagunekin. Fandangoaz eta arin arinaz gozatuz, gorputza astintzeko parada benetan polita.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut