Berriak 44. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igande honetan

44. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igande honetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

44 DANTZARI TXIKI EGUNA KARTELA Igande honetan, apirilaren 22an, Azkoitiko 44. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. 200 lagunetik gora izango dira parte hartzaileak, eguneko protagonista bihurtuz musika eta dantza.

Bertan Florega ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako KANDIOLA dantza taldeak eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako dantza taldeak hartuko dute parte. Bizkargi Musika eskolako musikariak eta eguna antolatzeaz arduratzen den Txalkor Txistulari Taldea ere bertan izango dira dantzariei eta egunari musika ipintzen.

Partaideak 10:45ean Julio urkixon elkartuko dira eta 11:00etan Herriko Plazarantz abiatuko dira kalejiran. Plazan otartekoa jan ondoren Balda plazan eta Eliza atarian bilduko dira dantzari eta musikariak euren abilezia erakusteko, publikoaren gozamenerako. Amaitzeko, 12:45ean denek erakustaldia eskainiko dute Herriko plazan.

Eguerdi partera arte, beraz, dantza izango da nagusi Azkoitian igande honetan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut