Berriak Xabier Munibe Haurreskolaren Ate Irekiak eta matrikulazio epea

Xabier Munibe Haurreskolaren Ate Irekiak eta matrikulazio epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

APIRILA2

Xabier Munibe Haurreskolak Ate Irekien jardunaldia egingo du apirilaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan. Matrikulazio epeari dagokionez, apirilaren 30etik maiatzaren 11ra bitartean zabalduko da, bi egunak barne. Hala ere, ikasturtean zehar posible da matrikulazioa egitea. 

Haurra matrikulatzeko jaiota egotea behar beharrezkoa da eta bertan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu.

Matrikulako imprimakiak jasotzeko edota beste edozein informaziorako: 94380737 edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

HEZKUNTZA ESKAINTZA.

Azkoitiko “ xabier Munibe “ haurreskola 8 gelaz osatuta dago eta 0-2 urte bitarteko haurrei zeuzenduta dago. Haurreskola goizeko 7.30etik arratsaldeko 17.00etara egoten da zabalik.

-          0-1 urteko gela 8 haurrez osatua dago. Bi hezitzaile.

-          1-2 urteko gela 13 haurrez osatua dago. Bi hezitzaile.

"Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki txikitatik veste hainbat arlo lantzen baitira; sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomía, oreka emozionala, komunikazioa eta abar.

Material aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen hasten da. Horretarako kanpo zein barne espazio zabalak erabiltzen ditugu. Aurten estrainatu dugun kanpo espazio estaliak ( proiektuaren lehen zatia ) aukera zabalak eskaintzen dizkigu guzti hau aurrera eramateko".

ATE IREKIAK: APIRILAREN 25ean

Ate irekiak

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut