Berriak Ostiral honetan Azkoitiko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolen kontzertu solidarioa Baztartxo Antzokian

Ostiral honetan Azkoitiko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolen kontzertu solidarioa Baztartxo Antzokian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

kontzertuaOstiral honetan, 20:00etan, Azkoitiko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolek kontzertu solidarioa eskainiko dute Baztartxo Antzokian. Maiatzean Holandan ospatuko den Musikari Gazteen Jaialdirako prestatu duten egitarau bateratuaren aurkezpena izango da ostiralekoa.

2016an, Donostiak, Europako kultur hiriburua izan zenez, europar Jaialdia antolatu zuen. Donostian eta Euskal Herria osoan aukera paregabea eskaini zen herrialde ezberdinetatik etorritako hainbat eta hainbat gazteen kontzertuak entzuteko eta partekatzeko.

Azkoitian lau talde ezberdinak izan ziren, gehienak Alemaniakoak. Harrezkero, Bizkargi Musika Eskolako gazteen nahia izan da beraiek ere atzerrira bidaiatzea, musika aitzakiatzat hartuz eta elkarlaneko egitasmo batekin Jaialdi erraldoi horretara joatea.

Aurten, 2018an Leewarden (Holanda) Europako Kultur Hiriburua da eta Sneek-ek hartu du erreleboa europar musikari gazteen Jaialdia antolatzeko: 13th Edition of the EUROPEAN YOUTH MUSIC FESTIVAL. 

“Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak aukera paregabea eman digu gonbidapena luzatu digutenean “Bizkargi” Abesbatza beraien ikasleekin elkartuz ,programa bateratu bat prestatu eta parte hartzea posible eginez. Donostiko eta Azkoitiko udalei esker, ekintzen egutegi bateratu hau prestatzea posible izan da: apirilaren 20an, Azkoitiko Baztartxo Antzokian emango dugu lehenengo kontzertua eta maiatzaren 3an Donostiko Antzoki zaharrean, bigarrena. Bukatzeko Holandan beste bi kontzertutan hartuko dugu parte”, dio Marijose Arregi, Bizkargi Musika Eskolako zuzendariak.

Hau guztia dela eta, “Musika Eskolatik haratago joatea nahi izan da, herriko MAREA URDINA egitasmoarekin bat eginez eta Kontzertu hau Solidarioan bilakatuz. Autismoa duten pertsonen inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko babesa ematea nahi diogu eta beraiei eskainitako Kontzertua izango da”.

Ekitaldiari amaiera emateko, Marea Urdina abestia grabatu duten musikariak abestia eskainiko dute . Hona hemen abestia entzuteko esteka: Marea Urdina

Sarrera 3€(bakarrik helduentzat): Musika Eskolan bertan apirilaren 9tik aurrera salgai egongo dira . Bertan jasotzen dena, osorik Marea Urdina egitasmoarentzat izango da.

MAREA URDINAREN ABESTIAREN LETRA

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut