Berriak Jatorrizko hiztunekin alemana eta ingelesa praktikatzeko aukera bihar eta etzi Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Jatorrizko hiztunekin alemana eta ingelesa praktikatzeko aukera bihar eta etzi Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

carina

Carina Winterstellerek emango du alemaneko hitzaldia. 

Gaztanenea Formakuntza Zentroak martxan du ekainera arte luzatu den jarduera egitaraua eta bihar eta etzi alemana eta ingelesa praktikatzeko aukera eskainiko du zentroak, jatorrizko hiztunen eskutik. Izan ere, bi hitzaldi eskainiko dira. Saioak irekiak dira eta nahi duten orok har dezake parte.

Bihar, apirilak 12, osteguna, Carina Wintersteller-ek “Typisch Ösaterreich: Dirndl und Lederhose” izenburupean hitzaldi-solasaldia eskainiko du. Hitzordua 17:30ean izango da Gaztanenea Formakuntza Zentroan.

Etzi, ostirala, apirilak 13, ingelesaren txanda izango da. Helen Lindsay jatorrizko hiztunak “A short history of Rock and Roll and the rise of pop culture” gai gisa hartuta, hitzaldia eskainiko du, solasaldiari eta partaidetzari tartea emanez. Saioa arratsaldeko 18:00etan izango da Gaztanenea Formakuntza Zentroan.

Ingelesa praktikatu nahi dutenek badute beste aukera bat aste honetan. Ostegunean, apirilaren 12an, Chit Chat Bar Hop edo pintxo-poteaz ingelesez gozatzeko parada du nahi duenak. Taldea 19:30ean elkartuko da Gaztanenea Formakuntza Zentroan eta handik kalera joango da aisia eta mintzapraktika uztartuz.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut