Berriak Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izena emateko azken egunak

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izena emateko azken egunak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ikastaroak posterra 2018 txikia Emakumeak ahalduntzeko antolatu diren ikastaroetan izena emateko epea luzatu egin da eta interesa dutenak badute oraindik aukera. Parte hartu nahi dutenek aste honetan eman dezakete izena Udaletxeko Harrera Bulegoan.

Horra eskaintza:

“Lana bilatzeko edo aldatzeko coaching tailerra”, Mertxe Arratibel irakaslearekin. Apirilak 16 eta 23. Maiatzak 7 eta 14. Astelehenetan 9:30etik 12-30era.

Nahiz eta emakumeok lan merkatuan sartu nahi dugun, oztopo ugari topatzen ditugu bidean, eta aukera berdintasun falta da oztopo nagusienetako bat. Ikastaro honen bidez, emakumeak lanerako ahalduntzen dituzten tresna eta abilezia pertsonal, emozional eta sozialak eskainiko dira, erronka ezberdinei aurre egiteko: lana aurkitu edo mantentzeko, lana hobetzeko, autónomo jarduteko edo norbere enpresa eraikitzeko.

 

“Autoestimua lantzeko tailerra”, Miriam Herbónen eskutik. Maiatzak 10 eta 24. Ekainak 6, 13, 20 eta 27. Asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara.

Autoestimua ikasi egiten da, eta aldatu eta hobetu egin daiteke. Lau saioko ikastaro honetan, norbere autoestimuaren gaineko hausnarketa prozesu bat bideratuko da. Emakumeek euren buruaren gaineko balorazio positiboa lantzen ikasiko dute, euren esperientziak konpartitu eta elkarrengandik ikasten duten bitartean.

“Kontatu gabeko emakumeak. Genealogia feminista artearen historian”, Silvia Ayerrakin. Apirilak 18 eta 19, 18:00etatik 20:30era. Apirilak 21, 10:00etatik 13:00era.

Ikastaro honek, artearen historia androzentrikoaren berrikuspen bat proposatzen du, arte klasikotik hasi eta gaur egunera arte. Tailer parte-hartzaile honetan, artearen historiaren analisi bat burutuko da, eta era berean, artea eraldaketarako tresna gisa landuko da, sormen prozesu baten bidez.

“Autodefentsa emakumeentzat”, Kanku Anaitasuna karate elkarteko Rita Juaristirekin. Apirilaren 14an hasita, hileko bigarren larunbatetan urte osoan zehar.

Emakumeek egunerokotasunean jasaten dituzten indarkeria egoerak identifikatu, konpartitu eta iritziak trukatzeko espazioa eskaini, eta karate tekniketatik abiatuz, emakumeen autodefentsarako estrategiak landuko dira.

Autodefentsa ikastaroa doan da. Gainerakoak 18 euroko prezioa dute langileentzat eta 12 eurokoa langabeentzat.

Ikusi eskaintza osoa (PDF)

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut