Berriak Umeen Danborrada 17:30ean aterako da Balda Plazatik larunbatean

Umeen Danborrada 17:30ean aterako da Balda Plazatik larunbatean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ia dena prest dute danbor-joleek larunbatean, apirilaren 7an, Azkoitiko kaleetan danborrak astintzeko. 5 eta 14 urte bitarteko haurren sei konpainia aterako dira. Danborrada 17:30ean irtengo da Balda Plazatik baina danbor-joleak ordu erdi lehenago, hau da, 17:00etan bilduko dira bertan.

Eguraldi txarra egingo balu

Eguraldi txarra egiten badu, Umeen Danborrada igande goizera atzeratuko da. Kasu horretan, antolatzaileek larunbatean arratsaldeko 16:00etan erabakiko dute irten ala ez. Danborrada atzeratzea erabakitzen badute, kaleko megafonia bidez jakinaraziko da. Igandean izatekotan eguerdiko 12:00etan izango da. (Umeak 11:30ean Balda Plazan elkartuko dira).

Bestetik, bost urteko umeek oraindik aukera dute danborradan parte hartzeko. Horretarako Udaleko Kultura sailarekin jarri beharko da harremanetan udaletxera gerturatuz edo 943 857170 telefonora deituz.

Egingo duten ibilbidea

Balda plaza – Santa Klara – Trino Uria (Pakeaaldetik) – Julio Urkixo etorbidea – Balda Plaza – Plaza Berri – Kale Nagusia – Herriko Plaza – UmoreOna elkartea – Kale Nagusia – Aingeru kalea – frontoia.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut