Berriak Urola Lanbide Eskola BHIk izen aldaketa eta marka berria aurkeztu ditu: Izarraitz Lanbide Heziketa

Urola Lanbide Eskola BHIk izen aldaketa eta marka berria aurkeztu ditu: Izarraitz Lanbide Heziketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 20180326 113401

Urola Lanbide Eskola BHIk iazko ekainean aro berri bati ekin zion, bere aktibitatea Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIren baitatik bereiziz eta bere ibilbideari soilik Lanbide Heziketako eskola gisa ekinez. Bailarako hezkuntza mapan, zentroaren izena eta izana indartzea zituen helburu bereizketak. Fase berri honetan, Urola Lanbide Eskola BHIk izen berria aurkeztu du ofizialki eta hemendik aurrera Izarraitz Lanbide Heziketa deituko da. “Guztiona, guztiontzat!” lelopean, irudi berria ere badu zentroak, koloretako moduluz osatua.

Izarraitz Lanbide Heziketa izen berriarekin bilatzen dena da eskola erreferentziazko zentro bihurtzea Urola Erdian eta ahal den heinean, Zumairaino luzatzea bere jarduera eremua . “Izen hori aukeratu dugu, hain justu, bailara izaerari eusten diolako eta hori da azpimarratu nahi duguna. Bestalde, “Urola” izena eskola gehiagok darabilte eta ezberdintzeko balioko digu”, dio Eduardo Sudupe zuzendariak.

Izen aldaketaz gain, webgune berria du eskolak (www.izarraitz.eus) eta baita sare sozialetan presentzia ere. Facebook, Twitter eta Instagram erabiliko dituzte. Helburua da zentroari bisibilitatea ematea eta informazio eta interakziorako kanalak eskaintzea.

IZARRAITZ LH LOGO 03Kanpora begira irudi berria aurkeztearekin batera, barruan ahaleginak beste bide batetik doaz. Formakuntza eskaintza egokitu nahi du eskolak egungo errealitate eta beharretara egokituz, ateratzen diren ikasleeen profila bat etor dadin enpresen beharrekin.  

Eusko Jaurlaritzarekin bilera

Gaur goizean, hain justu, Eduardo Sudupe zuzendaria Jaurlaritzako Lanbide Heziketako plangintza eta antolakuntzako zuzendari den Nicolás Sagarzazurekin bildu da eta berauekin, halaber, proiektuari euren babesa erakusteko Iraurgi Berritzenen zuzendari Begoña Beobide eta Sidenor eta Odrinox enpresetako ordezkariak, Cruz Alberdi eta Edurne Odriozola, hurrenez hurren. Enpresa Gunearen izenean joan dira Alberdi eta Odriozola. Bertan jorratu duten gaietako bat izan da formakuntza eskaintzaren egokitzapena bailara ikuspegitik.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut