Berriak Udalbatzak Udalaren eta Visesaren arteko hitzarmena sinatzea onartu du, Idiakez Ederra etxearen birgaitzean aurrera eginez

Udalbatzak Udalaren eta Visesaren arteko hitzarmena sinatzea onartu du, Idiakez Ederra etxearen birgaitzean aurrera eginez

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4697Orain arte konpromisozko akordioa zena forma juridikoa hartzen doa eta Aste Santu ondoren Udalak eta Visesa Sozietate Publikoak sinatuko duten hitzarmena da horren emaitza. Izan ere, martxoaren 22ko udalbatzan baiezkoa eman zitzaion bi erakundeen arteko akordioaren onespenari. Alderdi guztiek bozkatu zuten hitzarmenaren alde, EH Bilduk ezik, alderdi horretako zinegotziak ez baitziren udalbatzara agertu.

Hitzarmenak jasotzen duena da Udalak Visesari eraikina ematea bertan babes ofizialeko 14 etxebizitza eraiki ditzan. Halaber, Udala konprometitzen da beheko lokala erostera 215.000 eurogatik (gehi BEZ). Lokalak eraikitako 368,80 metro karratuko azalera du eta egungo Jubilatuen Etxea ordezkatuko duen zentro zibikoa bertan kokatzea da asmoa.

Hitzarmenak lan kronograma ere jasotzen du. Aurreikusita bezala, ofizialki akordioa apirilean sinatuz gero, behin obra lizentzia ematen den unetik, 26 hilabeteko epea aurreikusten da obrak amaitzeko. Hau da, 2021eko otsai-martxorako.

Hitzarmena sinatzen denetik Visesak zortzi hilabete ditu obra lizentzia eskatzeko. Lizentzia hori 2019ko urtarrilean eskuratzea aurreikusten da eta ondorioz, lanen esleipena 2019ko uztailean egingo litzateke, obrak 2021eko lehen hiruhilekoan amaituz.

Idiakez Ederra eraikina Udalaren esku uzteko etxejabeekin lehenengo akordioak lortu zirenetik erakutsi du Visesak etxea birgaitzeko borondatea eta prestutasuna. Sinatuko den hitzarmenarekin bere konpromisoa baieztatuko du eta etorriko diren aktuazio berriekin beste fase bat irekiko da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut