Berriak Azkoitiak Aste Santuaren erakargarri turistikoa aurkeztu du Hondarribia, Segura eta Pasaiarekin batera

Azkoitiak Aste Santuaren erakargarri turistikoa aurkeztu du Hondarribia, Segura eta Pasaiarekin batera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4683

Azkoitiak, Hondarribia, Segura eta Pasaiako herriekin batera, Aste Santua aurkeztu du gaur Donostian, lau udalerrietan inartzen baitira urte sasoi honetan erakargarri turistikoak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendari Maite Cruzado buru dela, prentsaurrekoa eman dute antolatutako aktibitateak iragartzeko eta tokian tokiko kultur tradizioen berri emateko, Aste Santuaren izaera turistikoa aldarrikatuz.

Juan Bautista Mendizabal antolakuntza taldeko kidea izan da bertan. Aste Santuak duen interes turistikoa eta erlijiosoa azpimarratu ditu eta baita Azkoitian hartzen duen ukitu herrikoia ere. 300 bat boluntariok hartzen dute parte ekimen ezberdinetan. “Azkoitiko Aste Santuaren liturgia beti nabarmendu izan da barneratze eta duintasun giro apartekoagatik. Zeremoniek balio sinbolikoa eta adierazkorra dute, batez ere ohitura polifoniko aberats batetik datozelako eta Pasioaren antzezpenaren inguruan sortutako ondare historikoaren oinordeko direlako”,dio Mendizabalek.

Halaber, “esperientzia erlijioso-turistikoa”ri egin dio erreferentzia. Izan ere, bisitariei aukera ematen zaie Azkoitiko prozesioetan parte hartzeko. Horretarako, Turismo Bulegora edo Udaleko Kultura sailera deitu behar dute.

Aste Santuaren une gorena Ostiral Santu egunean izan ohi da. Bi prozesio ospatzen dira egun horretan. Arratsaldeko 18:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzarena, eta gaueko 21:30etik aurrera, Hilobirako Prozesio Santua. Intsentsu usaina, Chopinen hileta-martxaren doinuak, armatuen lantzen danbadak eta Aldalur konpositore azkoitiarraren “Agur” obraren musika jabetzen dira kaleez, herritarrek kandelak eramaten dituzten bitartean.

Bisita gidatuak

Udalak urtero Aste Santuko ohiko egitarauaren osagarri, bisita gidatuak antolatzen ditu Azkoitiko ondare historiko, artistiko eta kulturala balioan jartzeko. Ondorengo proposamenak jasotzen ditu aurtengo egitarauak:

Martxoak 29

12.30ean: Bisita gidatua. Andre Maria Jasokundearen Eliza Nagusia eta Aste Santuko irudiak.

Martxoak 30, Ostiral Santua

12.30ean: Bisita gidatua. Azkoitiko Gune Historikoa (multzo monumental izendatua).

Martxoak 31, Pazko Bezpera

12.30ean: Bisita gidatua Intsausti Jauregian. “Zalduntxoen Azkoitia”.

Apirilak 1, Igande Santua

12.30ean. Bisita gidatua. “Azkoitiko Inaziotar guneak”.

Informazio gehiago:

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu – 943 15 18 78

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu – 943 85 71 70

Ikusi egitaraua

Egitarau osoa

progrrama 1

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 PROGR2pg

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut