Berriak Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua jasotzen dutenek botiken erabilera zuzena egiteko programa martxan

Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua jasotzen dutenek botiken erabilera zuzena egiteko programa martxan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4640

Eusko Jaurlaritzaren farmazia-zuzendari Iñaki Betolazak, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteko lehendakari Angel Garayk eta Javier Zubizarreta alkateak akordio bat sinatu dute gaur goizean udaletxean, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileen artean sendagaien erabilera hobetzeko programa gauzatzeko.

Mota horretako programak oso garrantzitsuak dira tratamendu farmakologikoen segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko, pazienteen eta haien senideen mesederako dena. Izan ere, kalkulatzen da gaitz kronikoak dituzten adinekoen % 50-60ak ez diola tratamenduari egoki jarraitzen.

Horregatik, Azkoitiak gaur ezarri duen programaren xedea da sendagaiak eskuratzea errazagoa izatea eta tratamendua zuzen betetzen dela ziurtatzea. Halaber, farmaziek etxez etxeko laguntzailea eta/edo zaintzailearekin kolaboratuko dute sendagaiak erosi, kontserbatu eta administratzearekin lotutako alderdi guztietarako.

Javier Zubizarreta alkateak pauso hau garrantzitsutzat jo du.“Hitzarmen honekin lortu nahi duguna da erabiltzaile horiek botikak zuzen hartzea, bakoitzak duen tratamendua eraginkorra izan dadin. Uste dut ahaleginak egiten ari garela adineko pertsonek babesa eta laguntza jaso dezaten. Batik bat, bakarrik sentitu ez daitezen. Udal honen beste hainbat proiektu bide horretatik doaz. Hor daude Azkoitia Lagunkoia edo Hurkoaren bulegoa, adineko pertsonen beharrei erantzuteko. Eta testuinguru horretan, gaurko akordioa urrats berri bat da”, esan du. Azkoitiko lau farmaziek hartuko dute parte programan eta haien ekarpena ere eskertu nahi izan du alketak.

Funtzionamendua

Udaletako Gizarte Zerbitzuek aukeratzen dute nork parte hartuko duen, eta erabiltzaileek baimena eman behar dute, programan sartu aurretik. Ondoren, erabiltzaileak farmazia bat hautatzen du, eta elkarrizketa egiten zaio, hartzen dituen sendagaiei eta dituen osasun-arazoei buruzko informazio guztia biltzeko. Hamabost egunez behin edo astean behin, farmazialariak sendagaiak dosi pertsonalizatuetan prestatzen ditu, eta erabiltzaileari eman.

Programak dosifikazio-sistema pertsonalizatuak erabiltzen ditu, pazienteak egunaren une bakoitzean hartu behar dituen konprimatuak eta dosia zuzen hartzeko behar den informazioa jasotzeko.

145 eta 712 farmazia EAEn

Gipuzkoan, behin Azkoitiak bat eginda, programaren barruan 36 udalerri egongo dira guztira, eta 261 farmazia egiaztatu (% 91). Farmazia horietatik, 119k 320 gipuzkoarrentzako sendagaiak prestatzen dituzte. Gipuzkoako lurraldean, egitasmoak 155.000 €-ko aurrekontua dauka 2018rako.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 145 udalerrik bat egin dute jada, eta 712 farmazia daude egiaztatuta; horietatik, 329 farmaziek pazienteak dituzte. Gaur egun, etxez etxeko laguntza-zerbitzuko 800 erabiltzaile baino gehiago baliatzen dira sendagaien erabilera hobetzeko programaz, eta 352.200 €-ko aurrekontua izango du 2018rako.

IMG 4660

IMG 4631

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut